Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Martxoak 6

 Nafarroako Parlamentuak uste du ezin larriagoa eta zuzenbideko estatu bati ez dagokiona dela Nafarroako Gobernuko kontseilari bat zelatatu ahal izana

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2023ko martxoaren 6an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak uste baitu ezin larriagoa eta zuzenbideko estatu bati ez dagokiona dela Nafarroako Gobernuko kontseilari bat zelatatu ahal izanaGeroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak uste du ezin larriagoa eta zuzenbideko estatu bati ez dagokiona dela Nafarroako Gobernuko kontseilari bat zelatatu ahal izana.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere nahia adierazten du, gai hau sakonean iker dadin, jakite aldera Nafarroako Gobernuko kide gehiago egoera berean egon ahal izan den.

 

3. Nafarroako Gobernuak eskatzen du erantzukizunak argitu daitezen eta beharrezkoak diren neurriak har daitezen halakorik berriro ez gertatzeko.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional